HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan hainbat politikarik egindako gogoetak bildu ditugu. Zehazki, Xabier Zubizarreta (ezker abertzalea), Juan Jose Ibarretxe (EAJ) eta Jesus Egiguren (PSE) “Nazio kulturala eta Estatu” gaiaren jiran aritu dira berriki.