Euskal Herri mailan erreferentzia eta eredu bihurtu diren bi ekimen herrikoi eta parte hartzaileri begira jarri gara tertulian Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoarekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kidearekin, Donostiako Piratei eta EH Zuzenean festibalari begira, hain zuzen. Asteburu honetan elkartu dira bi ekimeneko kideak jakintza eta esperientzia trukatzeko. Ekimen bakoitzak egindako ekarpenaz eta elkarrengandik ikas dezaketenaz gogoeta egin dugu.