Azkenaldian begitan hartu dut guztion ahotan dabilen zaintza terminoa. Adiera zabalegia duelako akaso, eta zehaztasuna baino, gauza lar barnebildu nahi ditugulako berekin. Edo akaso, lana ezbaian jarri zezakeen kontzeptua izanda ere, esaldi bakar batetan gure egin dugulako, gure helburu eta praktika politiko eta ekonomikoak zalantzan jarri gabe. Funtsean, zaintza bistaratu dugu ekonomia eta lana berdefinitzea premiazkoa dela uste dugulako. Eztabaidaren erdigunean, bizitzaren sostengua ahalbidetzen duten jarduerak jarri nahi ditugu eta ez zaintzalanak.