Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean antolaturiko Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea irudikatzen duen Gorputz_grafiak erakusketa ikusgai dago Donostiako Koldo Mitxelenan. Erakusketak irauten duen bitartean hainbat hitzaldi eta mahainguru eskaintzen ari dira, horien artean, hemen entzungai duzun “Subjektu Feministaren Frekuentziak” izeneko irratsaio solasaldia. Mugimendu Feministan bizi izandakoak kontatu zituzten Arantza Urkaregi Etxeparek, Maite Egiguren Golmaiok eta Maitane Ibernia Belamendiak, Eider Olazar Elduaienek gidatutako saioan.