Hauteskunde kanpaina honetan, memoria historikoaz ere hitz egin dute hainbat alderdiek. Proposamen ugari aditu ditugu, muturrenekoa Izquierda-Ezkerrarena, Erorien monumentua eraistea proposatu baitu. Alderdiak eta herri mugimenduko kideak ez daude pozik orain arte Gobernuak egindakoarekin, guk Fernando Mendiolarekin hitz egin dugu, Memoriaren autobuseko kidea da, eta orain arte egin denaren errepasoa egin dugu, baita aurrera begira jarri ere. Eta galdera hau luzatu diogu: zer eskatu hurrengo Gobernuari memoria historikoaren alorrean?