001 “Asteko argazkiak” atalean astearteetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Hauteskunde kanpaina aitzaki hartuta, alderdien mezuak hedabideetan nola lantzen diren aztertu dugu berarekin. Kazetaritza baino propaganda itxura hartzen duela askotan aipatu digu, informazio iturri izan beharrean hedabide huts bilakatzen direla komunikabideak, alegia.