Hauteskunde kanpaina erdian oharkabe xamar igaro den eta Madrilgo gobernuak onartu berri duen Familia Babesteko Plan Integrala hizpide izan dugu tertulian Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Besteak beste, abortuak saihesteko eta ikasketak ez oztopatzeko bekak eskainiko dizkie haurdun dauden gazteei. Familia aniztasuna “arazoak” dituzten sendien multzoan txertatu dute.