Azken hamarkadan ezker soberanistak gora egin du, gutxinaka gutxinaka egin du gora eta aldaketa generazionalak eta beste faktore batzuk tendentzia hau markatu dute, Arabako irudia aldatuz. Lehia elektoralak bozka aktibatu du, bai alde batekoak eta bai bestekoak. Gobernua aldatu nahi dutenak eta beldurrak eragindakoak besteak. Baina EH Bildu gauzak aldatzeko erreferentea bilakatu da Gasteizen.Fragmentazioaren ideia azpimarratu beharrekoa da. Lehia Gasteizen zentratzen da, Arabako lurralde osoaren 3/4 osatzen bait du hiriburuak. PPren azken gotorlekua da Gasteiz, galdu ez gero, zaila izango dute berriro berreskuratzea, ez da koyuntarala izango. Ikusi beharrekoa da PPren beherakada norainokoa den eta noren alde egiten duen jeitsiera horrek.