Jaques Audiarden Dheepan pelikulak irabazi du Urrezko Palma Canneseko zine jaialdian. “Youth”, “Carol” eta “The Assasin” ziren arren faboritoak, ekoizpen frantziarrak jaso du sari nagusia. Argi geratu den kontuetako bat izan da edizio honetan, zinema, Estatu auzia dela Frantzian eta bertako ekoizpenen aldeko apustu garrantzitsua egiten dutela. Alfonbra gorrian debekatutako selfieak eta kritika feministak ere izan dute lekurik. Iratxe Fresnedak gertutik jarraitu du 68. edizioa; gurean ere egin digu kontakizuna.