Atzoko foru eta udal hauteskundeetan EH Bilduk eskuraturiko emaitzen balorazioa eskatu diogu Kalegorrian saioan Rebeka Uberari. Aralarreko idazkari nagusiak adierazi duenez “emaitzek zapore gazi-gozoa” utzi diote. Arabako eta Nafarroako emaitzekin baikorra da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan emaitzak ez direla onak izan aitortu du Uberak. Ingurumari horretan, “autokritika” egin behar dela eta “datuak sakon azterttu beharko direla” esan du Aralarreko bozeramaleak.