Larunbatean jokatuko du Athletic-ek Espainiako Errege Kopako finala Bartzelonaren aurka. 50.000 zaletu joango dira hiriburu katalandarrera finala bertatik bertara bizitzera baina beste milaka izango dira etxetik eta Bilbotik bertatik jarraituko dutenak. Egitarau oparoa ere prestatu dute larunbaterako hiriburu bizkaitarrean. Atzo atea irekiak egin zituzten San Mamesen eta kazetariek jokalariekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bertan bildutakoak eta beste ekarri dizkigu Beñat Zarrabeitia kazetariak.