Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako guraso talde batek eskolako jantokirako eta garraiorako diru laguntza eskaera egin du gaur Nafarroako Gobernuko Erregistroan. Herri horietan, zonalde “ez-euskaldunean” kokatuak daudenez, ez dute euskaraz ikasteko eskubidea. Horregatik, beraien seme-alabek kilometroak egin behar dituzte D ereduan ikasi ahal izateko. Arrazoi honengatik, diruz laguntzeko eskaera egin dute. Guk, Kalegorrian saioan, guraso horietako batekin hitz egin dugu, Eunate Lopezekin, hain zuzen. Eskatzen dutena oinarrizko eskubide bat dela nabarmendu digu Lopezek eta esan digunaren arabera, “oso ilusionatuta” daude Nafarroan ematen ari den aldaketa politikoarekin.