Euskal Herriko hainbat erakunde, eragile eta proiektutako ordezkariak Brasilen izan dira hamar egunez bertako Via Campesinarekin elikadura burujabetzarekin lotutako proiektuak ezagutzen. Elikadura burujabetzak duen dimentsio politiko eta eraldatzaileaz hitz egin dugu eta, batik bat, Brasilen ikusitako adibide praktikoak Euskal Herrira nola ekarri aztertu dugu. Marta Amonarriz Mutrikuko Tokiko teknikaria, Monika Plazaola GFAko aholkularia eta David Lopategi Udalbiltzako kidea hurbildu dira gurera. Egutegian txertatzeko hitzordu baten berri ere eman digute: 2017an Euskal Herrian egingo da Via Campesinaren mundu mailako Konferentzia.