Hauteskunde emaitzen ondotik aurtengo San Ferminak bereziak izango direla somatzen da. Gora Iruñea plataformak dagoeneko egitarau oparoa prestatu du Sanferminetarako baina laguntza ere eskatu dute aurreko urteetako isunak ordaindu eta jai gunea prestatu ahal izateko. Runa parkean muntatzeko baimena eskatu diote udalari eta datorren urtetik aurrera jaiak bestelakoak izatea espero dute, elkarlanean antolaturikoak. Xabi Garciarekin hitz egin dugu.