Athleticek Bartzelonaren aurka jokatutako finalari begira jarri gara Beñat Zarrabeitia eta Cesar Ortuzar kirol kazetariekin. Taldeak egindako jokoaz eta zuri gorrien ereduaz eta zaleen leialtasunaz hitz egin dugu. Espainiako ereserkiari egindako txistukada eta honek sortu dituen erreakzioak ere ezin aipatu gabe utzi.