LOMCEren aurkako dinamikaren baitan, Santurtziko Mamariga auzoko ikastetxean ere 3. mailako azterketari planto egin diote gaur. Atzo prentsaurrean iragarri bezala, gurasoek ez dituzte goizean euren seme-alabak Mamariga auzoko Itxasoko Ama ikastetxera eraman eta ondorioz, gaur egitekoa zen 3. mailako azterketa bertan behera geratu da. Planto egin duen Olga Gil amarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.