Lehenik eta behin sexu langileen nazioarteko egunari begira jarri gara tertulian Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin. Azken honek Puta baten istorioa izeneko artikuloa kaleratu du berriki eta hortik tiraka “puta” hitzaren konnotazioaz eta atzean dauden arrazoiez hausnartu dugu. “Puta, zorra edo guarra” bezalako irainak entzun behar izan zituzten emakume bat baino gehiagok ertzainen partetik Gasteizen orain bi aste izan zen herri harresian. Desobedientzia zibilari eta urrats berriei ere begiratu diegu tertulian.