Eraikina zahartzen ari dela ikusita, Txerrimuño baserri okupatuko lagunek teilatua konpontzeko unea iritsi dela erabaki dute eta horretarako, dirua biltzeko asmoz “Txerrimuñoko Teilatu Festa” antolatu dute larunbat honetarako Lezon. Goizean goizetik askotariko ekimenak izango dira. Eguneko egitarauaz eta Txerrimuño proiektu autogestionatuaz solastu dugu goizean Ekaitzekin.