Gatazkaren ondorioei begira jarri gara gaurko tertulian Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Joanes Etxebarria kazetariarekin. Lehenik eta behin, datorren ostegunean Parisen izango den Bake Konferentzia hartu dugu hizpide (hitzorduaren garrantzia, izan dezaken eragina bai frantziar estatuan eta bai Euskal Herrian) eta ondoren erbesteari erreparatu diogu. Larunbatean Hendaian aurkeztuko den “Herri bihurtu zaidan deserrian” emankizuna oinarri hartuta, erbesteak Ipar Euskal Herrian izan duen eta duen eraginaz eta erbestearen ondorioez hitz egiteko beharraz aritu gara.