Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin tertulian murgildu gara, eta LOMCEren ezarpenaren bueltan dagoen zalapartaz aritu gara. Aurten hamar urteko ibilbidea osatuko duen Skasti musika taldearen berri izan dugu Zarauzko Arraio irratiko lagunek Itu eta Joeli egindako elkarrizketari esker. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearen eskutik ‘Euskantu’ egitasmoa ezagutu dugu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Andoni Larrañagarekin ‘Erein Da Jan’ dendaz izandako elkarrizketari egin diogu lekua.