Hilabeteetako borrokari eskerrak, Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek  lantegiaren itxiera ekidin dute. Gonvarri Taldeak erosi du TS Fundiciones. 5.150.000   euro eskaini ditu eta 8 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. Iharduera 60   langilerekin hasiko du baina helburua 4 urtetan 121 izatea da. Lortutakoa ordea,   langileen borrokari eta herritarren babesari esker eskuratu dutela nabarmendu du   Kalegorrian saioan Asier Lizasok, LAB sindikatuko delegatuak.