Aitzina eta Ernai elkartu ziren pasa den asteburuan Uztaritzen, urtearen balantzea egin zuten, baita etorikizunari buruz eztabaidatu ere. Arratsaldean aldiz, Aitzinako militanteek etorkizuneko ekinbideak finkatu zituzten. Garai urduriak dira ikasleentzako, haien etorkizuna baldintzatuko duten azterketaren bueltan dabiltza. Ez hori bakarrik, udan ere lanean arituko dira, horietako anitzek, prekarietatearekin egingo dute topo, aurrez aurre. Hala dio Aitor Servierrek azken Talaiatik honetan.