Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, asteburuan Hendaian 20. urtemuga ospatuko duen ‘Lanetik egina’ elkartearen berri izan dugu; eta Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Bilboko 12. Munduko Arrozak edizioaz hitz egin digu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Bi astean behin bezala, Mikel Elorzak azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egin digu. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, eta Mixel Itzainaren ‘Xalbador’ eta Katixa Agirreren ‘Atertu arte itxaron’ liburuez hitz egin digu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Itziar Bartolomerekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.