Gero eta gutxiago falta da uztailaren seirako eta dagoeneko Gora Iruñea! plataformak aurkeztu du aurtengo jai herrikoien egitaraua. Horren harira elkarrizketatu dugu Gorka Izko, aipatu plataformako bozeramalea. Aurtengo Jai Guneaz eta egitarauaz hitz egin dugu berarekin. Gainera, Iruñeako Udal Gobernuan izan den aldaketaz ere galdetu diogu. Gora Iruñea! plataformako bozeramaleak “pozik” eta “esperantzaz” hitz egin digu Iruñeako Udalean eman den aldaketaz eta horrek ere San Ferminetan bere isla izango duela iragarri digu. Gorka Izkoren hitzetan aurtengoa “azken Jai Gunea izango da”, datorren urtean jai herrikoiak Iruñea osora zabaltzea delako asmoa eta horretarako, sanferminetako mahaia osatu behar dela defendatu du.