Bidaxuneko Ibai Agirrebarrena zuzendari gaztearen ikus-entzunezko proiektua da “Jauzia”. 80-90eko hamarkadetan, Euskal Herriko gatazkaren baitan, frantses nazionalitatea zuten pertsona batzuek egindako “jauzia” lantzen du proiektuak. Lotura edo erlazio zuzenik ez izan arren, euskal askapen mugimenduarekin bat egitea erabaki zuten frantses nazionalitatedun hainbat lagunen esperientziak jaso ditu Agirrebarrenak aipatu dokumentalean. Gaur goizean berarekin solastu dugu Kalegorrian saioan.