Geroz eta gutxiago falta da iganderako eta herri eta auzoetan topera dabiltza erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak masiboak eta arrakastatsuak izan daitezen. Gaur giroari termometroa jarri nahi izan diogu Kalegorrian saioan eta horretarako Oñatiko, Aguraineko eta Izpurako hiru lagunekin hitz egin  dugu. Hiruak buru-belarri ari dira Gure Esku Dago ekimen herritarraren baitan lanean. Igandeko hitzorduaren atarian ilusioz eta urduri topatu ditugu.