Ekainaren 30ean bozkatuko da Gasteizeko Parlamentuan haustura hidraulikoa arautzeko legea eta aurreikuspenen arabera, lege berriak teknika honen debekua suposatuko du praktikan. Horregatik, fracking-aren kontrako taldeak baikor dira eta atzo, parlamentuan EH Bilduk, PSEk eta PPk emandako urratsa ere begi onez ikusi dute. Aipaturiko alderdiek bi zuzenketa onartu zituzten atzoko sesioan, bermea handitzeko. Honetaz guztiaz hitz egin dugu Fracking Ez! plataformako Iñigo Lezarekin.