Nafarroako aldaketa ederki irudikatzen du bertako presidentatze berriaren irudiak. Ainhoa Aznarezek kargua hartu berritan hara begira eta gobernu berriaren erronkei begira jarri gara lehenik eta behin tertulian Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin. Ondoren, Gure Esku Dago ekimenari eta igandeko hitzorduari erreparatu diogu. Ze garrantzia du igandekoak? Duela urtebete baino hotzago ote dago giroa? Ze urrats gehiago ekarri beharko lituzke igandekoak?