Geroz eta ugariagoak dira kirola eta elartasuna uztartzen dituzten ekimenak eta horietako bat da hain zuzen, biharko, Etxarri Aranatzen antolatu dutena. Euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazi asmoz erronka potoloa jarri dio bere buruari Aritz Munarriz mendi korrilariak. Etxarriko Artzabal gainera hamabi orduz gora eta behera arituko da lasterketan. Hasiera batean erronka pertsonala zena herri mailako ekimena bilakatu da eta bihar, Etxarri Aranatzen, Aritzen urratsek dispertsioaren kontrako bidea marraztuko dute. Berarekin eta Etxarri Aranatzeko Sare-ko Mikel Mundiñanorekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.