Pornografiari begira jarri gara gaur tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Batik bat, pornografia haur eta gazteekin nola landu aztertu dugu. Internet eta sare sozialak tarteko pornografiarako sarbidea errazagoa da gaur egun eta badu arrisku bat, bertan ikusten denak errealitatea desitxuratu eta frustrazioak sortzea. Sexu heziketa da adituek mahai gainean jartzen duten beharra. Baina bada pornografiarako sarbidea mugatu behar dela uste duenik ere.