Dagoeneko giroa berotzen hasi da Baionan. Oihal-katea goizeko 11.30etan hasiko da eta Errugbi zelaian amaituko da. Bertan izango da ekitaldi nagusia eta Etxeberriak aurreratu digunez antolatzaileek sorpresaren bat edo beste prestatu dute, nahiz eta, Etxeberriak ez digun aurreratzerik izan zer nolako sorpresa izanen den. Hori bai, Radiokultura.eus-eko kazetariak nabarmendu du urte sasoi honetan udatiar asko ibiltzen dela Lapurdiko hiriburuan eta beraz, “egun ona da gaurko eguna haiek ere jakin dezaten herri honetan badela aldarri bat”.