Erabakitzeko eskubideari errima jarri dio Ion Maia bertsolariak. Anoetako estadioari buelta ematen zioen bitartean “segidilla” kantatu du bertsolari ezagunak. Giroa berotzen badaki zumaiarrak! “Hau da gure herria, egin denek irria!”. Ekitaldia hasi eta ordu erdira, giroa bero-bero dago Anoetako estadioan.