Donostian jada hasi da giroa berotzen eta horren berri eman du Arrosa Sarearen saio berezian Oinatz Aizpuru Info7 Irratiko kazetariak. Autobusez eta trenez Donostiara jende uholdea hurbiltzen ari dela esan du Aizpuruk eta bide batez, goizeko egitarauaren berri eman du. Bilbon egingo dutenaren antzera, Gipuzkoako hiriburuan Urumea ibaian zehar dauden bost zubiak lotuko dituzte. Horixe izanen da oihal-katearen erronka. Arratsaldean berriz, ekitaldia nagusia Anoetako Estadioan izango da.