Atzoko bost hiriburuetako ekitaldi eta festak posible egin zituzten Gure Esku Dago ekimeneko boluntarioekin hitz egin dugu. Azken urte eta hilabete hauetan milaka dira herriz-herriz, auzoz-auzo lanean aritu direnak. Atzo bertan 5.000 boluntario aritu ziren. Horietako laurekin hitz egin dugu: Donostiatik (Antigua auzoa) Ibon Rosales, Gasteiztik Jon Arribas, Iruñetik Larraitz Amadoz eta Baionatik Iban Thikoipe.