San Joan gaua iritsi aurretik, Joseba Aurkenerena historialariarekin izan gara hitzordu berezi honen ingurukoak ezagutzeko. Magiaz nahiz amalurraz mintzatu zaigu Aurkenerena, aitortu digun arren gure arbasoen mundu magikoa gure aitatxi-amatxietan gelditu dela, eta azken urteetan ikuskera materialista gailendu dela, amalurraren kultua desagertu eta diruaren kultua nagusitu dela.