la fotoBigantxak, asto karrerak, sokamuturra, oilasko jokoa, idi-dema, ahari-dema…asko dira animaliak oinarri hartuta gure herrietako festetan dauden ekimenak. Batzuk bortitzagoak eta besteak sozialki onartuagoak, guztiak injustuak direla eta animalien eskubideak urratzen direla uste du Askekintza elkarteak. “Festak ospatu, animaliak askatu” lelopean kanpaina martxan jarri dute eta udaletara jo dute. Naiara Ibañezek azaldu digu euren iritzia eta zein den egiten duten proposamena.