Gaur zendu da Periko Solabarria 85 urterekin. Kalean aldarri sozial, politiko eta ekonomikoekin bat egin du azken uneraino. Periko Solabarria gertutik ezagutu zuen Tasio Erkiziak, besteak beste HBko Mahai Nnazionalean egon ziren elkarrekin. “Periko ez zen antolatuntzako pertsona bat, berea zen ekin, ekin eta ekin” esan du Erkiziak. Edozein arazoen aurrean Periko prest zegoen laguntzeko eta oso garbi zuen langileriaren eskubideak defendatu behar zituela. “Ez zen hitz gogorrak etsaiari esaten zizkion horietakoa, planto egin eta borroka bidez aurre egitekoa zen Periko”