Historikoki PSEk bultzatu duen proiektua da Donostiako Metroarena. EAJk ere ez zuen argi ikusten azpiegitura honen eraikitzea orain arte. Badirudi ordea, hauteskundeen harira bi alderdi hauek [EAJk eta PSEk] EAE mailan sinatu duten akordioak Metroaren proiektua berpiztu duela dirudi. Aurreko astean bertan jakin genuen Metroa eraikitzeko proiektua Eusko Jaurlaritzak informazio publikora atera duela eta ostiralean [Uztailak 3] amaitzen da proiektu honen kontrako alegazioak aurkezteko epea. Honetaz guztia solastu dugu Mikel Alvarezekin, Donostialdeko AHTren Aurkako Taldeko kidearekin.