EUS domeinua gero eta gehiago ari da zabaltzen. Iada 3.800 erabiltzaile ditu eta horietako asko enpresa eremukoak dira. Diasporara ere hasi da zabaltzen eta beste urrats bat gehiago ere eman du domeinuak twitter sare sozialak .eus-era salto egin ostean. PuntuEus egitasmoako zuzendari Josu Waliñok eman dizkigu xehetasunak.