Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak XV.edizioa burutuko du aurten. “Euskal Selekzioa martxan, kosta ala kosta ofizialtasuna!” lelopean abuztuaren 1etik 8ra bitartean euskal kostaldea zeharkatuko du Algorta eta Ziburu arteko tartea lotuz. Urteroko hitzordu honen harira hitz egin dugu Txumai Iturria antolatzailearekin.