Segiko kide izatearen akusaziopean epaituriko Iruñerriko hamar gazteak absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Maiatzean epaitu zituzten Iker Araguas, Ibai Azkona, Gorka Sueskun, Mikel Marin, Diego Javier Octavio, Iker Aristu, Iñaki Marin, Oihan Ataun, Mikel Beunza eta Mikel Flamarique. Oihan Ataunek izan gara epaia ezagutu berritan. Oraindik albistea guztiz barneratu gabe, epaiketa politikoen aurka lanean segi behar dela nabarmendu digu.