Euskal Herriko musika estiloei begira jarri gara gaur tertulian Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoarekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Musika elektronikoari buruz orain gutxi Argian Lander Arretxeak egindako erreportajea oinarri hartuta, musika elektronikoak gurean izan duen eta duen presentziaz gogoeta egin dugu. Euskal Rock Erradikalak beste estilo batzuk zokoratu ditu gurean? Despolitizazioa egozten zaie musika elektronikoari edo bakailuari?