Eguraldiari begira jarri gara gaur tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Eguraldiak eragina du gure aldartean eta baita osasunean ere. Eguraldi beroek umorea hobetzen omen dute. Baina zergatik bizi gara eguraldi iragarpenari hain lotuta? Gehiegizkoa ote da hedabideetan eguraldiari eskaintzen zaion tartea? Eta zer da eguraldi ona eta zein txarra, turismo interesak edo bestelakoak ote daude atzean?