Donostian badira 12 urte Kantu Jira ekimena martxan jarri zutenetik. Ordutik, ohikoa bihurtu da Donostiako Alde Zaharrean barna dozenaka lagun, taldean, abesten ikustea. Ez soilik Alde Zaharrean, baita Donostiako auzoetan ere. Ekimenaren ingurukoak ezagutzeko gurean izan dira gaurkoan Kantu Jirako lau lagun. Hizketan aritu gara, baina, noski, ezinbestean, baita kantuan ere.