Beti da une egokia liburu bat hartu eta patxadaz irakurtzeko. Baina uda esango dugu benetan momentu ona dela horretarako, denbora libre gehiago izaten dugulako, eta hondartzan, kalatxo batean edo edozein txokotan liburu batez gozatzeko aukera ederra izaten dugulako. Hori hala, Karelean saioan, astelehenero liburu gomendio bat izango dugu. Gaurkoan Juanra Madariaga mendizale eta idazlearekin eskutik. Espedizioa liburuaz aritu zaigu Juanra. Mendizaleentzat, baina haratago, literatuz gozatzen duen edozeinentzat gomendagarria den lanaz.