Frackanpada internazionalista antolatu du Frackingaren aurkako euskal plataformak gaur hasi eta igandera bitarte Subilla-Gasteizen. Mikel Otero Frackingaren aurkako plataformako kideak kanpaldiaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu, datozen egunetan izango diren tailer, hitzaldi eta mahai inguruez aritu zaigu, baita frackingaren inguruan azken 4 urteetan Euskal Herrian gorpuztu den mugimenduaz ere.