Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendaria eta Aimar Etxeberria GARA egunkariko kazetaria izango ditugu gaurko Karelean saioko tertulian. Unibertsitate arloko hainbat lagun ezagunek HEHko indar politiko progresistei Estatu espainiarreko hauteskunde orokorretara hautagaitza bateratua osatzeko egin dieten proposamenaz aritu gara lehenik. Langabeziaren jeitsiera albiste bihurtu den honetan, lan munduan bizi den egoeraz ere mintzatu gara eta amaitzeko gaur Barakaldoko BECen ateak zabalduko dituen Euskal Encounterraz.