Beñat Zarrabeitia eta Ariane Kamio kazetariak izan ditugu gaurko Karelean saioko tertulian. Lehenik Espaniako Indarkeriaren aurkako batzordeak pasa den maiatzean jokatu zen Errege kopako finalean izan zen txistukada herrikoia dela-eta egin dituen zigor eskaerak izan ditugu hizpide. Ondoren PNVk Euskal Herriaren  etorkizunaz egiten duen apustua aztertu dugu, AHTaren aurkako mugimenduaz airtu gara baita Donostiako Jazzaldia amaitu berritan Euskal Herrian dugun kultur eskaintzaz ere.