Aste honetan eman du jakitera Barak Obama Estatu Batuetako presidenteak bere gobernuaren proposamena aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Etxe zuriko buruak erran du aldaketa klimatikoa ez dela arazo izan behar etorkizuneko belaunaldirako. Ez da xamurra jarri duen helburua: 2030erako %32 gutxitu nahi ditu Obamak enpresa elektrikoen CO2 isurketak, 2005eko isurketekin alderatuta.