Arantza herri txikia da, 700 biztane inguru ditu gaur egun, baina euskara ikasteko herri ezin hobea da. Euskaraz bizi dira Arantzan, gaztelera salbuespena da bertan. Dela 20 urte hasi ziren lehendabiziko aldiz AEKko barnetegiak, 20 urte beranduago, oraindik ere, aunitz dira udan oporraldiak aprobetxatu eta Arantzako aterpera hurbiltzen direnak. Aterpeko arduradunarekin hitz egin dugu gaur Xabier Zugarramurdirekin.